XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1. Matrize lexikala, matrize fonologikoa eta matrize fonetikoa Sintaxiko edo semantikako legeak alde batera uzten baldin baditugu, hiru urrats desberdin bereiz daitezke lege fonikoak zehazterakoan.

Behin hizkuntza bateko segmentuen zehaztasunak ikusi ondoren, segmentuak honela aurkez dakizkiguke (ikus lehen liburua): 1) Minimoki zehaztuak.Aurkezpen Lexikoa deitu dugu hau (Lexical Representation).

Gutxienezko zehaztasun minimo hauek kontutan hartu eta Arau berezi batzu ezarri ondoren osatzen ditugu segmentuak alde batetik, eta bestetik, segmentuek hitzen barruan har ditzaketen ordenak zehaztu egiten dira.

Orduan, bada, 2) Segmentuen tasunak eta tasunen ordena ahalgarriak osoan (Completely specified) zehazturik.

Horrela definituak matrize osoa kontutan hartuz Arau Fonologikoak ezartzen zaizkie.

Horrexegatik deitzen zaio matrize honi Aurkezpen Fonologikoa (Phonological Representation).

3) Aurkezpen Fonologikoaren ondorena dugu Aurkezpen Fonetikoa (Phonetic Representation).

Kapitulu honetan, lehen eta bigarren puntuak landuko ditut, aipatzen diren Arau horietatik bi motatakoak kontutan hartuz: - Segmentu Erredundantzia Arauak (SEA).

- Morfema Egitura Arauak (MEA).

Arau horiei (Segment Redundancy Rules eta Morpheme Structure Rules) Erredundantzia lexikalaren arauak deitu izan zaie eta, beraz, hitzak prestatu egiten dituzte Arau Fonologikoak ezartzeko.

Horregatik sartzen dira beti liburuetan Readjustment Rules epigrafearen azpian.

Horregatik deitu ditut nik ere Egokiera Arauak.

Ez dezagun ahantz Egokiera Arauen artean badaudela aipatu ez diren beste batzu ere (esandako elementu hutsak urratzen dituztenak, hitzen eta formante sintaktikoen markak urratzen dituztenak, etab.).